· Honduras
español | euskaraz | english


Mundubat-en lan-lerroak
Chica trabajando con tela en Honduras
  • Emakume nekazariek eta hiritarrek antolatzeko eta negoziatzeko dituzten gaitasunak sustatu eta sendotu. Biztanle zaurgarrienak direnez, emakumeekin lan egiteko orduan, antolatzeko egiturak finkatzen dira, eta familian, erkidegoan eta enpresen garapenean duten partaidetza eta erabakigarritasuna sendotzen dira, batez ere.
     
  • Elikaduraren subiranotasunerako diru-sarrerak eta aurrezkia sortu. Horretarako, nekazaritza-giroko familien emankortasun-baldintzak hobetzen dira nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren eta merkaturatzeko jardueren bidez. Era berean, bitartekaritzak murrizten dira, baztertutako hiri-eremuek premiazko produktuak eskuratzeko aukera izan dezaten.
     
  • Herri-hezkuntza. Gizarte-taldeei laguntza ematen zaie, patronatuen bidez hiritarrek erkidegoan parte har dezaten. Taldeen ikuspegi estrategikoa sustatzea eta erraztea da helburua, gizarte-helburuak bete ditzaten, esperientziak trukatu eta sistematizatu ditzaten eta metodologiak sortu eta bultzatu ditzaten.
     
  • Familiekin, emakumeekin eta gizonekin lan egiten da, Garapenerako Generoa erakunde-politikak ezartzeko. Emakumeen partaidetza bultzatzen da informazioa jasotzeko eta erabakiak hartzeko eremuetan eta baliabideak eskuratzeko eta kontrolatzeko prozesuetan, familiatik, erkidegotik eta tokian tokiko erakunde bazkideetatik.
     
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 emintegi@mundubat.org