· Honduras
español | euskaraz | english

 
Mundubat-en agerpena Hondurasen

Inguruko herrialdeen aldean, Hondurasen ez zen inolako prozesu bortitzik egon 80ko hamarkadan. Hori dela eta, nazioarteko mugimendu solidarioak bazter batean utzi zuen. Nolanahi ere, Honduras matxinaden aurkako plataforma eta bananondoen ustiapenarekin zerikusia zuten konpainia transnazional handien egoitza nagusia izan zenez, sindikatuen, nekazarien, emakumeen eta ikasleen mugimenduen aurkako jarduera zapaltzaileak sustatu ziren. Urte horietan, hildako eta desagertu asko eta asko egon ziren. Dena dela, batez ere, zapalkuntza horrek Honduraseko gizarte zibilean izan zuen eragina, duela gutxira arte ez duelako aitzindari askorik izan.
 
90eko hamarkadaren amaieran, Mitch urakanak ageri-agerian utzi zuen herrialdeko gizartea, ingurumena, ekonomia, politika eta antolamendua oso zaurgarriak zirela. Harrezkero, Honduras lehentasunezko herrialdea izan da nazioarteko lankidetzari eta elkartasunari begira. Izan ere, erakunde zibilek eta gobernuko erakundeek era guztietako egitasmoak, laguntzak, laguntza teknikoak eta giza laguntzak jarri dituzte abian herrialdean bertan.
 
Foto de paisaje urbano en Honduras
Mundubat 1996an hasi zen Hondurasen lan egiten, Guatemalaren mugakidea zen eremu batean, Santa Barbarako departamenduan, hain zuzen ere. Honduraseko errealitateari erantzun kritikoa emateko gaitasuna duten gizarte-eragileekin bat egitea izan da eta da helburua. Gure lanak gizarte zibila garatzeko aukeren azterketan zeresan handia duten bi arlo ditu xede, emakume nekazariak antolatzeko prozesuen aldeko aukera garbian oinarrituta: tokian tokiko boterea eta herri-ekonomiak.
 
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 mundubat@mundubat.org Aviso legal