· Guatemala
español | euskaraz | english


Mundubat-en lan-lerroak
 
Trabajabdo en Guatemala
  • Udalak eta tokian tokiko boterea. Sololako, Santa Maria Cahaboneko eta Ixcaneko udalekin lan egiten dugu. Era berean, bete-betean parte hartu dugu Hiria eta Nekazaritza Giroa Garatzeko Kontseiluei buruzko legeen, Deszentralizazioari buruzko  Legearen eta Udal Kodearen garapenean. Udalak, tokian tokiko boterea eta hiritarren partaidetza garatzea eta hobetzea da helburu nagusia.
     
  • Herri-ekonomiak. Herri-ekonomien garapena sendotzen ahalegintzen gara. Horretarako, ekoizpena edo merkaturatzeko prozesua dibertsifikatzen dugu eta ekoizleen zein erkidegoen erakundeak sendotzen ditugu, elikaduraren segurtasuna sustatzeko asmoz.
     
  • Generoa. Alderdi hori gure proiektuetan kontuan hartzeko tresna ez ezik, erakundearen ezaugarri bereizgarria ere bada Garapenerako Genero ikuspegia. Horrez gain, emakumeen aldeko bazterketa positiborako joera da nagusi edo, gutxienez, lehentasuna ematen zaio antolamenduan, hezkuntzan eta ekoizpenean emakumeekin egindako lanari.
     
  • Globalizazioaren aurkako mugimenduak eta beste sare batzuk. Globalizazioaren aurkako mugimenduen eskualdeko zenbait forotan parte hartzen dugu, Plan Puebla Panamari edo Merkataritza Libreko Itunari erantzunak emateko. Era berean, Porto Alegreko Foroan ere parte hartzen dugu. Horrez gain, Mesodiálogon bete-betean parte hartzen dugula nabarmendu beharra dago. Europar Batasunaren lankidetza demokratizatzeko prozedurak ezartzea du helburu, eta honako hauek parte hartzen dute bertan: Guatemalako gizarte zibila, Guatemalako gobernua, Europako GKEak, Europar Batasuneko estatu kideak eta EBko ordezkaritza.
     
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 emintegi@mundubat.org