· El Salvador
español | euskaraz | english


Jarduketa-testuingurua
 
Reunión en El Salvador
  • Merkataritza Libreko Itunak. Atzerriko kapitalaren inbasioa, konpainia transnazionalen bitartez. Tokian tokiko ekonomia hondatu eta langabezia handitzen du. Konpainia transnazionalen irabaziak herrialdetik irteten dira.
     
  • Ekonomiaren dolarizazioa. El Salvadorreko ekonomiak Estatu Batuetako ekonomian duen menpetasuna sustatzen du. Nazioarteko erakundeen eskakizunak inposatzen direnez, estatuak ez du lana bultzatzeko politikarik garatzerik.
     
  • Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren porrota, nekazaritza txikiarena, batez ere. Hori dela eta, elikaduraren subiranotasuna eta segurtasuna galtzen dituzte. Esate baterako, Europako kontsumitzaileek libra bat kaferen truke 3,60 euro ordaintzen badituzte ere, 0,24 euro baino ez dituzte jasotzen El Salvadorreko nekazariek.
     
  • "Makilaren" hedapena (esportaziorako oihalgintza). Bidezkoak ez diren lan-baldintzak sustatzen ditu: oso soldata txikiak, oso lanaldi luzeak eta langileen lan-eskubideen eta eskubide sindikalen murrizketa.
     
  • Oinarrizko zerbitzuen pribatizazioa. Esate baterako, elektrizitatea, telefonia eta ura. Zerbitzu horien kostua handitu egiten denez, biztanle gehienek ez dute eskuratzeko aukerarik.
     
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 mundubat@mundubat.org Aviso legal