Ekonomia jasangarriaren sustapena. Ingurumena zaintzen du. Ekoizpenaren dibertsifikazioa eta tokian tokiko ekonomiaren dinamizazioa. Kredituak eskuratzeko aukera eskaintzen zaie familia txikiei eta kooperatibei, eta produktuen balio erantsia bultzatzen da. Lurra eta etxea baterako ikuspegiaren bidez sustatzen dira familia nekazarien ekonomiak. Beste aurrerapauso bat ematen da ekoizpenaren jasangarritasunean, iraupeneko ekonomiak alde batera utzi, soberakinak sortu eta tokian tokiko produktuak prozesatzen direlako merkaturatzeko asmoz. Horrela, elikaduraren subiranotasunerako dinamikak sortzen dira lurraldean.
Oinarrizko premiei aurre egiteko laguntza -etxebizitza, saneamendu-sistema eta ura-, nekazaritza-giroko, erdi nekazaritza-giroko eta hiriko baldintzak bizitzeko modukoak izan daitezen.
Garapenerako Generoa ikuspegiaren sustapena. "Makilako" (esportaziorako oihalgintza) emakume langileen eskubideak nabarmentzen dira. Emakumeen erakundeentzako laguntza, jarduera ekonomikoak garatzeko aukera izan dezaten (kredituen bidez).
Hiritarrek parte hartzeko eremuak eta sistemak bultzatu eta sendotzen dira, erkidegotik udaletarantz. Tokian-tokian erabakiak hartzeko aukera sustatzen da. Hiritarren partaidetza duten esperientziak bultzatzen dira, udalekin batera garapen-planak egiteko orduan. Udalen gaitasun ekonomikoak sendotzen dira.