Badira 40 urte Kubak Estatu Batuen blokeoa pairatzen duela. Ondorioak oso kaltegarriak izan da irlaren jarduera ekonomikoari begira. Zenbatespenen arabera, 121.000tik gora milioi dolarrekoak dira galera zuzenak eta zeharkakoak. Gizakien sufrimendua ez dago inolaz ere zenbatzerik, ordea. Hona hemen ondorio nagusiak: - Munduko merkataritzaren zati handi batetik kanpo dago. - Kalteak egon dira oinarrizko industrian, nekazaritzan, turismoan eta osasunean. - Menpetasun teknologikoa eta kanpoko baliabideen premia du. - Kanpoko zorrak gora egin du eta nazioarteko laguntzak gutxitu egin dira. - Ezin du eskualdeko eta nazioarteko politikari buruzko erabakirik hartu.
Horrez gain, ekoizpena bera krisian dago, azukrearen prezioak behera egin duelako, lehengaien prezioak mundu zabalean jaitsi ondoren.
Ekonomia dolarizatuta dago. Hori dela eta, biztanle askok eta askok ez dute dolarraren merkatuan sartzeko aukerarik.