Ertamerikan egindako lanaren ostean hasi ginen irlan lan egiten, eta hiru helburu nagusi ditugu: nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen-ahalmena hobetzea, nekazaritza-giroa bete-betean garatzea eta, amaitzeko, bizigunea hobetzea.
Ezagutzen dugun errealitateari buruzko hausnarketen emaitza ez ezik, 1996. urteaz geroztik irlan bertan Mundubatren lankide izan diren pertsona, erakunde eta instituzio guztiek elkarrekin egindako hausnarketaren isla ere badira esku hartzeko arlo horiek. Izan ere, horixe bera da garrantzitsuena.
Herritarren giza eta lanbide kalitatea da Kubako aberastasun handiena. Aldi berean, hezkuntza eta prestakuntza sistema bikainaren emaitza ere bada kalitate hori. Kubak azken urteotako krisi ekonomiko larriari arrakastaz aurre egin ahal izan dio, giza eta lanbide baliabideak behar den moduan sustatzeko eta ustiatzeko gaitasuna izan duelako.
Kuban prestatutako giza baliabideek osatzen duten ondarea are gehiago balioestea dugu helburu, bai eta hegoaldea-hegoaldea lankidetza-jarduerak eskualde-mailan egitea ere.