| |
|
![]() |
|
|
|
|
Mundubatren agerpena Kolonbia
1996. urtearen amaieran, Kolonbian lan egiten hasi ginen. Gaur egun ere, hasierako eremu bi horietan lan egiten jarraitzen dugu, euren eskubideen alde borrokatzen duten erakunde eta erkidegoei laguntzeko: Chocoko departamenduko Erdi Atratoan eta Antioquiako departamenduko hiriburuan (Medellin) eta ekialdean, hain zuzen ere.
1996an, paramilitarren erasoak Erdi Atratoko erkidegoak suntsitu zituen, familia osoak sarraskitu zituen eta adin guztietako zibilak hil zituen. Euren antzinako lurren talde-titularitatea lortzen ari ziren erkidego afrokolonbiarren (nagusi ziren eskualdean) eta indigenen lekualdaketa jendetsua eragitea zen erasoaren helburua. Lur horietan, interes ekonomiko eta estrategiko asko zeudenez, erkidegoak eta euren bizitzarako eta garapenerako proiektuak "eragozpen" izugarria ziren. Biztanle zibilen aurkako indarkeria eta lekualdaketa ez zen gatazkaren "zeharkako kaltea", indarkeriaren helburua bera baizik.
Sarraskien ostean, blokeo humanitarioa iritsi zen, eta -agintarien aurrean eta inolako zigorrik jaso gabe- euren lurraldean gogor egin zuten erkidegoek ezin zuten ezer merkaturatu, ezin zituzten euren produktuak saldu edo ezin zituzten gatza eta sendagaiak erosi. Berriro ere, euren lekualdaketa eragitea zen helburua, baina gosearen bitartez.
![]() Egoera horri aurre egiteko herritarren erakundeak (ACIAn elkartutako erkidego beltzak eta OREWAn elkartutako Embera, Wounam eta Katio herri indigenak) eta Quibdoko elizbarrutiak batera egindako lanaz gain, Mundubatk lekuz aldatutako biztanleak atenditzeko proiektuak garatu zituen bertan, honako arlo hauetan: elikadura, osasuna, laguntza psikosoziala, itzuleren prestaketa, hezkuntza, giza eskubideak, ekoizpen-unitate txikiak eta garraioa. Paramilitarrek Jorge Luis Mazo apaizarekin batera hil zuten Iñigo Egiluz kooperanteak honako hau esaten zuen: "Agerikoa denez, lurren jabe indarkeriaz eta inolako eskrupulurik gabe izan nahi duten pertsonen interesen aurkakoa da lan hau".
Antioquiako ekialdean, oinarrizko antzekotasunak zituen egoerak: berriro ere, lurraldea eskuratzeko borroka, proiektu handien aurka; lekualdaketak; eta militarren helburu ziren biztanle zibilak. Lanak Atratoko helburu berberak izan behar zituen eta erkidegoen esku zegoen lan hori.
Antioquiako ekialdean eta Medellineko auzo txiro batzuetan, ekoizpen-proiektu txikiak eta Giza Eskubideak babesteko eta sustatzeko proiektuak garatzen ditugu.
|
|
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005
BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 emintegi@mundubat.org |
