| |
|
![]() |
|
|
|
|
Jarduketa-testuingurua ![]() Brasilen, gaur egun 32 milioi lagun dira gose, eta euretatik erdiak bizi dira nekazaritza-giroko munduan. Bestetik, beste 65 milioi lagunek txarto baino txarrago jaten dute herrialdean. Izan ere, besteak beste, esportaziorako monolaborantzetarako erabiltzen dira lur onenak; esate baterako, kanabera, kafea, kotoia, soia eta laranja.
Aldi berean, estatistika ofizialen arabera, 30 milioi inguru lagunek hirira migratu zuten 1970etik 1990era. Nekazaritza-giroko langileen kopurua %23 jaitsi zen 1985etik 1996ra. Gaur egun, Brasileko biztanleen %77tik gora bizi dira hirietan.
Laurogeita hamarreko hamarkadan, arlo horretako langileek erosteko duten ahalmena murriztu egin da Brasilen. Sektore askotako prezioek gora egiten dutenez eta soldatek behera egiten dutenez, ez dago herrialdearentzako ondorio sozialak saihesterik eta nekazariak eurek dira Brasileko sektore zaurgarrienetakoa.
Herrialdean nekazaritza-sektorea zabala bada ere, oraindik ere nekazaritzaren eraldaketa ez da onuragarria izan nekazarientzat. Behin eta berriro, langileen eskubideak ukatzen dizkiete nekazariei. Bien bitartean, aberastasuna oso jende gutxiren eskuetan pilatzen dela ikusten dute, nazioarteko finantza-sektorearen mesederako.
Lursail handietan, monolaborantzan, nekazaritza intentsiboan eta teknifikazio handian oinarritutako eredu ekonomiko berri horrek kontraesanak eta gatazkak sortzen ditu, eta merkatutik kanpo uzten ditu biztanle gehienak. Eskualdeko eredu ekonomikoaren ezaugarri nagusiak nekazaritzako merkatuan nagusi diren enpresa multinazional ugarietan islatzen dira. Horra hor kapitala nazioarteko bihurtzearen ondorioak. Hain zuzen ere, parametro nazionalen arabera barik nazioarteko parametroen arabera zehazten da nekazaritzako produktuen prezioa. Hori dela eta, sektore publikoa desegiten ari da, eta, horren ondorioz, estatuaren eta bere ohiko zerbitzuen laguntza gutxitu egiten denez, nekazariek ez dute zenbait arlotako onurak eskuratzeko aukerarik; esate baterako, kredituak, prezioak zehazteko politikak, aseguruak, laguntza teknikoa, ikerketa eta biltegiraketa.
1994tik 1998ra, 400 mila nekazari txikik galdu zituzten euren lurrak eta nekazaritza-giroko 800 mila langile geratu ziren lanik gabe. 90eko hamarkadan bakarrik, 400.000 familia bota zituzten bertatik (2 milioi lagun). Pertsona horietatik, 1,2 milioi inguru dira gazteak edo haurrak.
Horri dagokionez, nekazaritza-giroko jabeen %1 dira herrialdeko lur ereingarrien jabeak. Beste muturrean, ordea, lurra eskuratzeko aukerarik ez duten 4,5 milioi nekazari daude. Bestetik, biztanle aberatsenen %10ek ekoitzitako aberastasunaren %50 dute; eta biztanleen %50ek, aldiz, %12 baino ez dute.
Nekazaritza-giroko gazteen bazterketa-zantzuak agerikoak dira oso: nekazaritza-giroko exodoa, nekazari txikientzako nekazaritza-politikarik eza, lurraren banaketa desberdina eta gizarte-eskubideen ukoa (hezkuntza, kultura...). Horren guztiaren ondorioz, nekazaritza-giroko ezaugarri bereizgarriak eta lurraren mistika galtzen dituzte eta ez dute bizitza duina izateko itxaropenik.
|
|
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005
BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 emintegi@mundubat.org |
