· Brasil
español | euskaraz | english


Mundubat-en lan-lerroak
 
Gente en BrasilMundubatek Brasilerako daukan estrategiari esker, azken urteotan herrialde horretan egindakoa goitik behera aldatuko da, eta, 2006-2009ko bere Estrategia Orokorraren arabera, Mundubaten erakunde-babesa ondoen bereizten duten arlokako lerroei emango zaie lehentasuna.
 
1. lerroa:
MSTri lagunduko dio Brasilgo Nekazaritza Eraldatzeko Kokaguneetarako Matrize Teknologiko, Produktibo eta Energetiko berria eratzen, jabetzen eta hedatzen. Horiek horrela, elikaduraren subiranotasuna lortuko dute eta emakume nekazariek hausnarketarako zein jardunerako prozesuetan parte hartuko dute.
 
2. lerroa:
MABri lagunduko diogu erakundea eta nazioko zein nazioarteko egituraketa sendotzen. Horrela, bada, hausnarketan parte hartu ahal izango du, eta herrialdearentzako matrize energetiko berriaren eraketari buruzko eztabaida zabaldu ahal izango da. Bertan, gainera, landako zein hiriko emakume eta gizonek parte hartu ahal izango dute.
 
3. lerroa:
MSTko eta MABeko oinarrietako nekazarien eta Brasilgo errepresen eraikuntzak erasandakoen funtsezko premiak zeintzuk diren zehaztuko ditugu. Horiek horrela, berehalako premiei aurre egin eta arazoak konpondu ahal izango dira; esate baterako, azpiegitura kolektiboak, etxebizitzak edo osasun-atentzioa. Era berean, lehentasun berezia emango diegu emakumeen premia praktikoei, eta giza eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak (GEESK) betetzeko eskatuko dugu.
 
4. lerroa:
MSTrekin eta MABekin lotura daukaten emakume nekazarien eta SOFekin lotura duten emakume hiritarren premia estrategikoak zeintzuk diren zehaztuko dugu. Horrela, esparru publikoan eta politikoan parte hartzeko prestatuko ditugu, gizarte-mugimenduetan daukaten partaidetza sakonduko dugu, elikaduraren eta energiaren subiranotasunerako proposamenen eraketan parte hartzen lagunduko diegu eta landaren zein hiriaren arteko beharrezko lotura sustatuko dugu.
 
5. lerroa:
Hausnarketa sakonagoa egingo dugu Brasilgo gizartea egituratzeko prozesuei buruz, Hego Amerikako eskualde-integraziorako prozesuei buruz eta iparraldearen zein hegoaldearen arteko harremanei buruz. Horretarako, Mundubatek eremu horietan parte hartuko du, eta Brasilgo Nekazarien Bideari nahiz Emakumeen Munduko Ibilaldiari lagunduko die.
Estrategien egokitzapena, emaileak eta tokian tokiko bazkideak.
 
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 emintegi@mundubat.org