· Brasil
español | euskaraz | english

 
Mundubat-en agerpena Brasilen
Mapa situando Brasil en el mundo
 
1998. urteaz geroztik, Mundubatek Brasilen agerpen instituzionala badu ere, 2007. urtera arte ez da bertan erakunde-ordezkaritzarako eta proiektuen koordinaziorako bulegoa ireki, gurekin lan egiten duten erakunde nazionalekiko harremanak eta elkarrekiko ezagutza sakontzeko (horra hor ANCA, CEPATEC, ANAB eta SOF).
 
Horrez gain, familien nekazaritzaren eta elikaduraren subiranotasunaren alde (eta herrialdeko nekazaritzaren eraldaketaren alde) elkartzen diren erakunde sozial horiekin tokian-tokian ezarritako itun horiek oso lagungarriak dira Brasilgo Lurrik gabeko Landa Langileen Mugimenduaren (MSTren) antolamendu-prozesua eta prozesu politika hobeto ezagutzeko orduan. Esparru horretan, Mundubat gonbidatu zuten MSTk 2007ko ekainaren 11tik 15era Brasilian egin zuen V. Biltzar Nazionalera. Bertako leloa “Nekazaritzaren eraldaketa: justizia sozialaren eta herritarren subiranotasunaren alde” izan zen. Era berean, eztabaidarako eta hausnarketarako lerro ireki dugu Barragensek Erasandakoen Mugimenduarekin (MABrekin), eta lotura estua dauka herrialdearentzako Matrize Energetikorako proposamenarekin eta gizarte zibilak eztabaidan parte hartzen daukan premiarekin. Bi mugimenduak Brasilgo Nekazarien Bideko partaideak dira.
 
Azkenik, trukerako eta elkarrekiko ezagutzarako harremana hasi da Brasileko Emakumeen Munduko Ibilaldiarekin, baina batez ere, une honetan Brasilen Ibilaldiko Idazkaritza daukan erakunde feministarekin, Sempreviva Organização Feministarekin (SOFekin), alegia. SOF ibilbide luzeko eta ospe handiko erakundea da herrialdean, eta oso lankidetza estua garatzen du beste erakunde eta mugimendu sozial batzuekin.
 
Foto de Brasil
Hori guztiori dela eta, Mundubatek are konpromiso handiagoa dauka elikaduraren subiranotasunarekin, eta jarrera hori MSTrekin eta Nazioarteko Nekazarien Bidearekin daukan harremanari zor dio. Era berean, Partaidetzazko Garapen Endogenorako (DEPerako) erakundearen estrategiak ere izan du zeresanik: elikaduraren subiranotasuna Mundubaten ikuspegietako bat izango da hurrengo urteei begira. Elikaduraren subiranotasuna eskubidea da, herriek euren nekazaritzaren eta elikaduraren arloko politika zehazteko orduan daukaten eskubidea, alegia.
 
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 emintegi@mundubat.org Aviso legal