· Bolivia
español | euskaraz | english

 
Mundubat-en lana Bolivian
Mapa situando Brasil en el mundo
 
Mundubat 2005ean hasi zen Bolivian lan egiten, MAS alderdia (Sozialismorako Mugimendua) gobernuan sartu zenean. Evo Morales mugimendu sozialen koalizioko burua zen, eta, XXI. mendearen hasieran, eragile politiko moduan sortu ziren, 1985etik Bolivian nagusi ziren politika neoliberalei aurre egiteko, politika indigena bultzatzeko eta lehengaiak boliviar guztien onurarako izateko.
 
Gaur egungo testuinguruan, Mundubat-en ekintza-eremua oso zabala da, eragin politikoko lana garatzeko orduan eta Bolivian aldaketa bultzatzen ari diren erakunde sozialak sendotzeko orduan. Prozesu horretan, era guztietako erakunde sozial ugarik parte hartzen dute bete-betean, baina, batez ere, hiriguneko zein landa-inguruneko biztanleekin eta erakunde indigenekin (landa-ingurunean zein hirigunean daude) lan egiten duten GKE-ek.
 
Foto de Brasil
Horrela, bada, honako hauxe egiten du Mundubat-ek: aldaketarako zein eraldaketarako prozesu orokorragoan integratutako prozesuak sustatzea eta mugimendu sozial progresistek  bultzatutako alternatiba ekonomiko zein politikoak eratzen laguntzea.
 
Fundación Mundubat. Sombrerería, 2-3º 48005 BILBAO.
Tel.: (+34) 944 162 325 Fax: 944 794 248 mundubat@mundubat.org Aviso legal