Honako proposamen hauetako bat interesgarria iruditzen bazaizu, jarri harremanetan gurekin: bilbao@ptmhirugarren.org. Eskerrik asko.
Emakumeak erne ekimena
Emakumeak erne dokumentala. Munduko hainbat lekutako emakumeek euren kulturan emakume eta gizonen arteko harremanak nola bizi dituzten kontatzen digute dokumental honetan. Euskaraz eta gazteleraz ikusgai.
Munduko emakumeak, begiratzen gaituzten aurpegiak argazki erakusketa. Enrique Pimoulier Laspeñas argazkilariak munduan zehar emakumeek daramatzen erresistentziak aurkezten dizkigu.
Todas estamos despiertas Nazioarteko Foroaren Memoria. Guatemala-Bilbo 2005. Ondorioak jasotzeaz gain, Foro horretan parte hartu zuten erakundeen adostasunak, desadostasunak eta eskaerak biltzen dira agiri honetan.
Generoaren ipuin kontaketa. Ipuin eta istorio umoretsuak genero estereotipoak azalerazten dituztenak. Bigarren Hezkuntzako ikasleei, nerabei, eta gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen gainean interesa duten pertsonei zuzenduta. Euskaraz eta gazteleraz ikus eta entzungai.
Generoari buruzko gida didaktikoa. Generoaren oinarrizko kontzeptuen inguruko tailerrak egiteko tresna aproposa. Ipuin kontaketaren edukierak osatzen ditu. Euskaraz eta gaztelerazko bertsioak.
Beste hainbat proposamen
Gizarte-antzerkia
"Globazilazioa: nola pentsatu modu globalean eta nola jokatu ero baten moduan"
Antzerki honetan, errealitate kontrajarriaren ikuspegi kritikoa eskaintzen da, umorearen eta ironiaren bidez. 12 urtetik gorakoentzat.
Haurrentzako antzerkitxoa
"Aukerako onegintza-gala"
Lehen Hezkuntzako gaztetxoentzat. Partaidetzarako antzerki ludikoa da. Bertan, umorez ematen dira jakitera hegoaldeko zenbait herrialderi buruzko ezagutzak. Jokoa, ezagutzak eta elkartasunaren inguruko sentsibilizazioa bateratzen dira.
arrOKAren jokoa
DBHko bigarren zikloko ikasleentzat. Taldekako mahai-jokoa da, eta sexu eta ugalketa eskubideak jorratzen ditu iparraldea-hegoaldea ikuspegitik, giza garapenaren parametroak kontuan hartuta. Gaiari, ohitura eta jarrerei, gizarte-ikuspegiari eta giza eskubideei buruzko informazio eta ezagutza maila dago jokoan.
Ipuin-kontalariak
Adin guztietako jendearentzat. Beste errealitate kultural batzuen berri ematen da modu dibertigarrian, Ertamerikako eta Saharako ipuin eta kondairen bidez.