2019an, elikadura burujabetzarantz

Visita a proyecto de Soberanía Alimentaria en Iturgoien

Miriam Otxotorena artzainaren artaldea, Iturgoien (Nafarroa). Egilea: Joseba Zabalza/Mundubat Fundazioa CC-By-Sa

 

Hamaika asmo izan ohi ditugu urtea hasi berri denean, baina gutxitan hartzen dugu kontuan gure egunerokotasunetik mundua eraldatzeko dugun ahalmena. 2019ko asmoetan pentsatzen ari bazara, hauxe da gure proposamena: elikadura burujabetzarantz bidera ezazu zure eguneroko kontsumoa.

Zer egin dezakegu asmo hau pixkanaka burutzeko? Hona hemen ideia batzuk:

 

1. Hausnartu

Elikagaiak erosterako momentuan, hurrengo galderak egin zeure buruari: Badakit zer erosten ari naizen? Nondik datorren? Nola ekoizten den? Nork ekoizten duen?

Hausnartzerako garaian, konturatuko gara kontsumitzen ditugun produktu gehienak ez direla bertakoak, hala uste badugu ere; Euskal Herrian ontziratu izanak ez du esan nahi produktua euskalduna denik.

 

2. Garaiko produktuak kontsumituparaque-eusk

Globalizazioa dela eta, gero eta errazagoa da garaikoak ez diren produktuak erostea edozein sasoian. Garaiko elikagaiak kontsumitzeak, ordea, hainbat onura izan ditzake:

– Merkeagoak dira.
– Zapore gehiago daukate.
– Ama Lurra babesten dute.
– Bertako ekonomia sustatzen dute.
– Balio nutritibo handiagoa dute.

Garai bakoitzean zein produktu kontsumitu jakiteko, deskargatu Etxalde aplikazioa zure mugikorrean.

 

3. Bertakoa lehenetsi

Bertako produktuak edo “0 Km elikagaiak” kontsumitzea garrantzitsua da elikadura burujabetza bermatzeko. Bertako produktutzat hartzen dira gehienez 100km-ko ibilbidea egin dituzten ekoizpenak.

Horri esker, errazagoa da garaiko produktuak zeintzuk diren ezagutzea eta ingurumena babestu egiten dugu, garraiorako erabilitako gastu energetikoa gutxitzen dugulako. Halaber, produktuak freskoagoak dira eta ez dute horrenbeste tratamendu behar iraungitze-data luzeagoa izateko.

Bertako produktuekin elikatzen hasi nahi baduzu, elikaduraburujabetza.eus-ek badu herrialdeka antolatutako ekoizle gida bat. Gainera, ez galdu Eusko Jaurlaritzak 2019rako egin duen nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azoken egutegia.

 

4. Emakumeek ekoiztutako produktuak erosiEmakume baserritarren bilera

Feminismoa bizitzako alderdi guztietan gehitu behar dugu, baita elikadura burujabetzan ere. Eurostat estatistika erakundearen arabera, Europar Batasuneko nekazarien %30a soilik dira emakumeak. Gainera, emakume nekazariak lurren %12aren jabe dira eta gizonak %61arena (gainontzeko lurrak enpresen esku daude).

Emakume baserritarren lanaren berri izan nahi baduzu, sar zaitez Hitzez Baserriko Emakumeen Elkartearen webgunean.

 

5. Informa zaitez

Aipatutako tresnez gain, interneten badaude elikadura burujabetza sustatzeko beste tresna asko. Hona hemen euskarazko baliabide batzuk:

Mundubat.org

(Elikadura burujabetzaren inguruko artikuluak)

EHNE.eus

(Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunaren webgunea)

BideBerriak.eus

(‘Elikadura Burujabetza Euskal Herrian’ dokumentala)

Elikaherria.eus 

(Hainbat erakundek sustatutako elikadura burujabetza ekimena)

Bizilur.eus

(Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundearen webgunea)

Ez ahaztu Mundubaten Vimeo kontuan ere hainbat dokumental ditugula elikadura burujabetzaren inguruan!

No Replies to "2019an, elikadura burujabetzarantz"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.