day : 02/07/2019 3 results

2019-07-08 | “Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” hitzaldia (Donostia)

Uztailaren 8an, 19:00etan, Udal Liburutegi Nagusian (Cripta gelan), “Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” hitzaldia antolatuko dute SEADen Lagunen Elkarteak eta Mundubat Fundazioak. Bertan honako ekintzaile sahararrek hartuko dute parte: Abdeslam Omar, AFAPREDESA Preso eta Desagertu Sahararren Senideen Elkarteko presidentea; Naziha El Khalidi, Lurralde Okupatuetako ekintzaile eta kazetari sahararra; eta Menha Bouad, Arjeliako errefuxiatuen ...

2019-07-02tik 28ra | “Zutik hautsa eta harearen artean: gazteak herri sahararraren eskubideen alde” argazki erakusketa (Gasteiz)

Uztailaren 2tik 28ra izango da argazki erakusketa Vital Fundazioa Erakusketa Gunean (Postas kalea 13-15, Gasteiz). Argazki bilduma hau Tindoufeko (Argelia) kanpamenduko gazte errefuxiatu sahararrekin egindako lana da, 2017 eta 2019 urteen bitartean. Proiektua lau hezkuntza zentroetan egin zen eta hainbat formakuntza prozesuren bidez garatu zen: giza-eskubideak eta bake-kultura, giza-eskubideei buruzko pedagogia eta hedabideen inguruko formakuntza espezializatua. Formakuntza horietan, ...

2019-07-05 | “Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” txostenaren aurkezpena (Gasteiz)

Datorren ostirala, uztailak 5, Gasteizen egongo gara “Zutik hautsa eta harearen artean: gazteak herri sahararraren eskubideen alde” argazki erakusketa aurkezteko. Nuria González argazkilariak, Mundubat Fundazioaren eskutik, euren ametsak egia bihurtzeko borrokatzen ari diren gazte sahararren esperientzia dokumentatu du, euren ikasketa formalak egiten ari diren bitartean, giza eskubideetan prestatzen ari diren gazteak, hain zuzen ere gazte eta herri diren aldetik ukatzen zaizkien eskubide ...