2019-12-14 eta 15 | Lurra sentituz (Iruñea eta Elizondo)

Abenduaren 14 eta 15ean Nafarroan, Iruñean eta Elizondon, “Lurra Sentituz. Emakumeok elkarrekin ereiten” Elikadura Burujabetza, Feminismoen eta lurraldearen defentzaren inguruko Foroa burutuko da, Mugarik Gabe Nafarroa, Mundubat eta IPES-en eskutik eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Helburua bizitza, zaintza eta lurraren defentsa erdigunean jartzeko apostu amankomuna duten korronteen artean zubiak eraiki eta borroka amankomunak elkarbanatzea da. Bizitza eta lurraldearen defentsaren inguruan hausnartu eta borrokatu nahi duten kolektibo, elkarte eta emakume anitzei zuzenduta dago.

Abenduak 14 Plazara!-n egonen gara (Kale Nagusia, 31). Elikadura Burujabetza eta korronte feminista ezberdinen artean sortu daitezkeen elkarrizketen mahaigaineratzearekin emango diogu hasiera jardunaldiari. Miradas Críticas kolektiboaren eskutik gure gorputzak mapeatzen jarraituko dugu latinoametikako eta karibeko feminismoari gerturatuz. Jarraian Mugimendu feministaren baitan Elikadura Burujabetza, jasangarritasuna, abeltzaintza eta inguruarekin dugun harremanaren inguruko planteamendu ezberdinak entzun eta hauen inguruan eztabaidatuko dugu.

Arratsaldean pasaden urtean, Antzara-n, burututako “Feminismo baserritar eta herrikoa” Foroan ateratako zenbait ekintza konkretuak artikulatzen arituko gara taldeka, hauen artean; herrien eta hirien arteko elkar ezagutza eta saretzea nola hobetu. Jardunaldia Zabaldin bukatuko dugu “Malezas” musika taldearekin.

Abenduaren 15an, Elizondora gerturatuko gara ibilaldi tematiko bat egitera, bertako emakume ekoizle agroekologikoekin eta Baztango bi proiektu espekulatibo zein extraktibista geldiarazteko lanean diharduten bi kolektiboekin: Erdiz Bizirik eta Aroztegia eta gero zer? Bukatzeko etorkizunerako lan lerro amankomunak proposatuko ditugu eta manifestu amankomunaren irakurketarekin amaituko dugu.

 

Informazio gehiago: http://mugarikgabenafarroa.org /  mpulido@mundubat.org / 633 506 055

Izen-ematea: abenduaren 8a arte https://forms.gle/FB6uDqH1RSCm3F9GA

No Replies to "2019-12-14 eta 15 | Lurra sentituz (Iruñea eta Elizondo)"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.