2019-09-09tik 12ra | Antzerkia: «Huellas y sombras» (Gasteiz)

Mundubat Fundazioak eta Bachue taldeak “Huellas y sombras” antzezlanerako gonbidapena luzatu nahi dizue, ‘Mujeres Refugiadas, Exiliadas y Migradas’ kolektiboaren eskutik. Antzezlana irailak 9, 10, 11 eta 12 egunetan egongo da Gasteizko hainbat gizarte etxeetan (sarrera doakoa da lekuak bete arte).

Antzezlan horren bidez bere ezagutzak, esperientziak eta ikasketak elkarbanatu nahi ditu kolektiboak. Antzerkiaren bitartez jasaten duten bazterkeria salatzen dute emakume horiek eta egunero euren komunitatea eraikitzeko dituzten indarguneak berresten dituzte. ‘Memoria eta Bakea’ lan-ardatzari esker, kolektiboak istorio pertsonal eta komunitarioak eraldatu ditu ‘MujerEres’ izeneko formazio eta espresio prozesuarekin, antzerkia sendaketarako tresna gisa erabiliz.

Antzezlanen egutegia:

Astelehena, irailak 9

Ordua: 19:30

Tokia: Aldabe Gizarte Etxea: Centro Cívico Aldabe (Portal de Arriaga kalea 1)

Hizkuntza: Gaztelania


Asteartea, irailak 10

Ordua: 19:30

Tokia: Judimendi Gizarte Etxea (Judimendi Etorbidea 26)

Hizkuntza: Gaztelania


Asteazkena, irailak 11

Ordua: 19:30

Tokia: Iparralde Gizarte Etxea (Zuberoa Plaza 1)

Hizkuntza: Gaztelania


Osteguna, irailak 12

Ordua: 19:30

Tokia: Ibaiondo Gizarte Etxea (Ladaberde kalea 31)

Hizkuntza: Gaztelania

No Replies to "2019-09-09tik 12ra | Antzerkia: «Huellas y sombras» (Gasteiz)"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.