2019-07-08 | “Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” hitzaldia (Donostia)

Uztailaren 8an, 19:00etan, Udal Liburutegi Nagusian (Cripta gelan), “Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” hitzaldia antolatuko dute SEADen Lagunen Elkarteak eta Mundubat Fundazioak. Bertan honako ekintzaile sahararrek hartuko dute parte: Abdeslam Omar, AFAPREDESA Preso eta Desagertu Sahararren Senideen Elkarteko presidentea; Naziha El Khalidi, Lurralde Okupatuetako ekintzaile eta kazetari sahararra; eta Menha Bouad, Arjeliako errefuxiatuen kanpamentuetako ekintzailea eta giza eskubideen formatzailea.

Bestalde, Mundubat Fundazioak “Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” txostena aurkeztuko du era laburrean. Gazte sahararrekin egindako elkarrizketetatik ateratako aurkikuntzak eta gomendioak partekatuko ditu.

Ikerketa honen harira, Mundubat Fundazioak plataforma interaktibo bat sortu du gazte sahararrek kontatutako giza eskubideen urraketen istorioak ezagutzeko: www.saharaconderechos.org (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez egongo da eskuragarri).

No Replies to "2019-07-08 | "Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” hitzaldia (Donostia)"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.