2019-07-05 | “Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” txostenaren aurkezpena (Gasteiz)

Datorren ostirala, uztailak 5, Gasteizen egongo gara “Zutik hautsa eta harearen artean: gazteak herri sahararraren eskubideen alde” argazki erakusketa aurkezteko. Nuria González argazkilariak, Mundubat Fundazioaren eskutik, euren ametsak egia bihurtzeko borrokatzen ari diren gazte sahararren esperientzia dokumentatu du, euren ikasketa formalak egiten ari diren bitartean, giza eskubideetan prestatzen ari diren gazteak, hain zuzen ere gazte eta herri diren aldetik ukatzen zaizkien eskubide horiek, defendatu eta eskatu ahal izateko, tribuna batetik, eskola bateko ikasgela batetik edo bideo-kamera bat eskuetan hartuta.

Gainera, “Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” txostenaren egilea den Kavita Kapurrek Mundubat Fundazioarekin batera egindako ikerketaren ondorio eta gomendio nagusiak aurkeztuko ditu.

Aurkezpena uztailaren 5ean izango da, 18:00etan, Vital Fundazioa Erakusketa Gunean (Postas kalea 13-15, Gasteiz). Aurkezpenaren ondoren, catering zerbitzua edukiko dugu.

No Replies to "2019-07-05 | “Giza eskubideen ameskeria: Saharako gazteria eta Mendebaldeko Saharako okupazioa” txostenaren aurkezpena (Gasteiz)"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.