2019-05-15 | Solasaldia ‘Etxeko eta Zainketetako Langileak’

Aurkeztu dugun errealitatea ezagutu nahi baduzu, hurbildu zaitez maiatzaren 15ean Landatxo Gizarte Etxeko proiekzio aretora, 19:00etatik aurrera.

Amar (Alianza de mujeres atravesadas por el racismo) elkarteak gidatuko du solasaldia, eta Tita Godínezen eskutik ekonomia feministaren ikuspuntutik zaintza unibertsalen lekuaren inguruan hausnarketa egingo dugu. Zulema Cruzek Francisco Morazaneko (Honduras) soldatapean dauden etxeko langileen egoera erakutsiko digu. Eta, azkenik, Gasteizko eta Euskadiko etxeko langileen inguruan hitz egingo dugu.

Ekintza Zentzuz Kontsumituk antolatu du, Mundubat eta Amar elkarteen laguntzarekin.

No Replies to "2019-05-15 | Solasaldia 'Etxeko eta Zainketetako Langileak'"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.