20-31/05/2019 | Giza Eskubideen Dokumental Zikloa (Basauri)

Mundubat Fundazioak eta Nazioarteko Bake Brigadak (PBI), Basauriko udalarekin batera, giza eskubideen inguruko dokumentalen ziklo bat antolatu dute maiatzak 20 eta 30 bitartean.

Dokumental guztiak Basozelai Gizarte Etxean, Basaurin, ikusi ahal izango dira arratsaldeko 19:00etan. SARRERA DOAKOA DA TOKIA BETE ARTE eta, filmez gain, gai bakoitzean adituak diren pertsonekin solasaldiak antolatuko dira.

Giza Eskubideen Dokumental Zikloarekin batera,“Vivir defendiendo derechos: 20 relatos gráficos por la defensa de los derechos humanos” erakusketa egongo da ikusgai da maiatzak 20tik 31ra.

No Replies to "20-31/05/2019 | Giza Eskubideen Dokumental Zikloa (Basauri)"

    Leave a reply

    Your email address will not be published.